Bera Bera

Select your language

Lema honekin Bera Bera Eskubaloiak gertuen daudenei emandako babesa eskertu nahi du taldeak historian zehar lortu duen erronka nagusia ligan, bigarren postua eta Champions jokatzeko aukera datorren denboraldian eta, hortaz gain, Kopan azpitxapeldunak izan ziren donostiarrak. Horrela, Bera Berak larunbateko partida Bidebietan 7etan Ucam Murciaren aurka (ETBK SAT) festa bihurtu nahi du, bertan jokalariak eta entrenatzaileak txalotu, harrobiko taldeei egindako lana goraipatu eta babesle nahiz instituzioen babesa eskertu –Gipuzkoako foru Aldundia, Donostiako udala, Eusko Jaurlaritza- eta gainontzeko entitateak, guztiek Bera Bera Eskubaloia bermatzen baitute. ‘Zu ere Champions zara’ lemapean Bera Berarekin lotuta dagoenari lortutako balentriaren partaide egin nahi du klubak. Horregatik, Bera Berak publikoa animatzen du eta eskubaloiaren zaletuari Bidebietara etortzea larunbatean. ETB K SATek zuzenean eskainiko du partida Euskaltel eta BAT Basque Team Fundazioak emakumeen kirolari ematen dioten babespean. Ondoren, Bidebietako udal pilotalekuan jarraituko du festa. Partidan Bera Berak jarraian hamaikagarren garainpen lortu nahi du, hamabigarrena bigarren itzulian eta 17. azkeneko 18 norgehiagoketan. Carvalho partida batez zigortuta dago eta larunbateko norgehiagokan nor izango den taldeko golegile nagusiena erabakiko da, Eli Pinedo edo Bea Fernándezek, Eider Rubiok zailago baitu. Ezker hegalak 108 gol daramazki; kantabriar lateralak, 106 eta zentrala donostiarrak, 99. Alkatea eta Kiroletako foru diputatua Horrela, Bera Bera Eskubaloiak eskertu nahi die partida aurretik entitate ezberdinei eta instituzioei emandako laguntza. Donostiako udalak ostiralean 1,30etan taldeari harrera egingo dio eta Juan Karlos Izagirre alkatea eta Josu Ruiz Kiroletako zinegotzia larunbatean Bidebietan izango direla ziurtatu dute. Era berean, bertaratuko dira Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu Ikerne Badiola eta Gipuzkoako foru Aldundiko kiroletako zerbitzu buru Carlos Alfonso. Datorren urtean taldetik urrun egongo diren jokalariak agurtuko dira. Dara Carvalho, Anna Punko, Melinda Berta, Anita Campa eta Bea Fernándezen profesionaltasuna azpimarratu du Bera Berak, izandako inplikazioa goraipatu du eta ibilibide arrakastatsua opa die.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores