Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak garainpen berri bat eskuratu du gaur arratsaldean Afebal ligan 27-32 gainditu baitu Elda Prestigio bertako udal kiroldegian denboraldiko azken-aurreko norgehiagokan. Lehenengo zatian Bera Berak Eldari eutsi dio Eli Pinedoren golei esker –lau gol 10 minutuetan- eta Eli berak aurretik jarri du bere taldea 5-6 hamargarren minutuan. Reyes Carrerek defentsan Vero Cuña aurrean kokatu du Said zaintzeko -38 minutuan sartu du frantsesak jokoan lehenengo gola- eta berriro ere Yamiley Rodríguez atezainari ardura eman dio hasieratik. Aurretik jarrita, Bera Berak alde txikiak kudeatu nahi zituen eserlekua mugituz, Punko, Campa, Ziarsolo eta Berta kantxaratuz, alegia. Donostiarrek tartea zabaltzea lortu dute 11-14 baina Carvalhoren kanporaketak eta erasoan galdutako baloiak Eldari aukera eman dio partida berdintzeko atsedenaldira iritsi aurretik. 0-5 Bigarren zati hasiera erabakiorra izan da Bera Berarentzat, Zoqbiren geldiketak Ziarsolok eta Bertak gauzatu dituzten kontraerasoak eragin dituzte. Reyes Carrere entrenatzailearen jokalariak bost goleko abantaila lortu dute 14-19. Eldak, aldiz, zortzi minutu behar izan ditu lehenengo gola sartzeko. Halere, alacanteko taldea Said frantsesa bitartez 47. Minutuan 22-24 gerturatu da. Zoqbiren geldiketak, kontraerasoak eta Eider Rubio eta Carvalhoren golak aldea zabaldu dute berriro ere 24-29 sei minutu falta zirela. Zortzi kanporaketa jasan arren, donostiarren defentsak eta kontraerasoek bermatu dituzte garaipena Eldan. Zoritxarrez azken jokaldian Dara Carvalho txartel gorria ikusi egin du. Fitxa: Elda Prestigio 27 (14+13) : Llanos Trigueros, Espinola (1), Marizza Faria (4), Said (4), Mamen Rodríguez (7), Paula García (5) eta Francés (3)–titularra- Morales (1), Gabaldón , Sánchez (o.a.) Cembranos, Requena eta López (2). Bera Bera 32 (14+18) : Yamiley, Altuna (2), Cuña (1), Rubio (4), Carvalho (8), Bea Fernández (1), Pinedo (5) –titularra- Punko (3), Ziarsolo (4), Campa 1, Berta (3), Zoqbi (o.a.) eta Menéndez. Epaileak: Gregorio Muro (Madrildarra) ets Alfonso Rodríguez (Valentziarra) Kanporaketak: Carvalho (2 eta gorria 59’), Menéndez, Bea Fernández, Rubio, Cuña, Altuna eta Berta Bera Beratik eta Teresa Francés, Celia López eta Said Elda Prestigiotik. Partzialak: 3-2, 5-6, 6-8, 9-10, 11-14, 14-14 –atsedenaldia- 14-17,16-20, 20-23, 23-27, 24-30 eta 27-32.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores