Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia etxera itzuliko da bihar Mar Saguntori irabazi ziola ia hilabetea igaro denean. Donostiarrek Kanarietako Ro’casa taldea hartuko dute (19etan) ligako azkenaurreko partidan Bidebietan, erronka historikoa lorturik, izan ere, bigarren posutaren jabe dira eta, ondorioz, Champions ikutuko dute datorren denboraldian. BM Alcobendasen aurrean lortutako garaipenak, asko sufritu ostean, hirugarren postua zortzi puntutara kokatzen du, ondorioz, liga amaitzeko gelditzen diren hiru partidei lasaitasunez ekingo diote eta, era berean, bolada onenarekin jarraitu nahi du, izan ere, taldeak zortzi norgehiagoka jarraian irabazi ditu eta azkeneko 16 partidatatik, 15 bereganatu ditu. Denboraldia joan ahala, jokalariengan eragina izaten dute jokatutako partidak. Antonio Liberal masajistak dioen bezala “arazoa da ia maiatzean gaudela eta egindako ahalegina antzematen dela, alegia”. Horrela, ziur aski Eider Rubio, Bea Fernández edo Matxalen Ziarsolok minutu gutxi izango dituzte bihar Ro’casaren aurrean, sailkapen nagusian erdi-erdian kokaturik dagoena baina Kopan final-erdietan sartzeko zorian egon zena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores