Bera Bera

Select your language

Infantilek Bidebieta irekiko dute, Egia Bera Bera senior Egiako kiroldegian eta kadeteak Errenterian arituko dira. Ohorezko mailako partidaz gain, Bera Berak Ro’casa hartuko du larunbatean Bidebietan arratsaldeko 7etan, harrobiko gainontzeko taldeak apirilaren 28an jokatuko dute. Horrela, Bera Bera Egia Infantil A taldeak Bidebietan Aiala D hartuko du 10,30etan, Bera Bera Egia Infantil B taldeak, berriz, CD Leizaran goizeko 12etan leku berean. Bera Bera Egia kadete 1 taldea Errenteriko udal kiroldegira abiatuko da Ereintza Aguaplast taldea zain izango baitu arratsaldeko 4etan. Eta Kopan, Egia Bera Bera, aldiz, Atez Ate Usurbil hartuko du Egiako kiroldegian larunbatean 16,45etan. Kadeteak, Vigora Bera Bera Egia kadete A sektorean kokatu dute UB Lavadores (Galiza) • BM BMLC (Kanariak) eta EDM CLEBA (León) Vigon Espainiako txapelketan aritzeko kanporaketa maiatzaren 11tik 13ra bitartean. Gipuzkoako selekzioa Maitane Etxeberria eta Maialen Eguren deitu ditu kadete mailako Gipuzkoako selekzioak maiatzaren 1ean Usurbilen entrenaldia burutzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores