Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak bihar arratsaldeko 6etan Elche Mustang izango du aurrean Altean emakumeen eskubaloi Kopako 33. edizioko final-laurdenetan (Fernando Fernández y Alberto García, andaluziarrak). Aurten Bera Berak jakin badaki ez dela sorpresa bat izango. Ligan egindako ibilbidea, hiru porrotak medio eta erregulartasunak beste edizioetan ez bezala, finalean izateko faboritoen artean kokatzen dira donostiarrak. Reyes Carrere entrenatzaileak eta Matxalen Ziarsolo kapitainak Kopak sortzen duen “ilusioa” azpimarratu dute. Reyesesk aipatzen du zerrenda–buru izanik “sentsazio desberdinak eragiten du”. “Orain arte oso lehiaketa interesgarria zen guretzako, batez ere, ez genuelako asmatzen erregularrak izaten ligan” dio. “Elche gainditu beharko dugu, Itxakorekin batera irabazi digun talde bakarra” gogoratzen du Reyesek “horrek arreta sortu behar digu baina, era berean, Bidebietan duela gutxi lortutako garaipenak konfidantza eman behar digu”. Bere iritziz, Bera Berak txapelketa bat eskuratzeko aukera du. “Erronka dugu aurrez aurre, hau da, erregulartasuna baliatuz Kopa irabaztea, aurten zedozer irabazteko azken aukera, izan ere, urtea ondo doa baina ez dugu ezer irabazi”. Reyes Carrerek azaldu du Elche gainditzeko “baloirik gabe taldeak egingo duen lana erabakiorra izango da”. Hortaz gain, “sendo defendatu, orain arte bezala”. “Kopan dena da posible” “Pozik eta ilusionaturik” ikusten du taldea Matxalen Ziarsolo kapitainak. “Kopa da denboraldiko ekitaldirik nagusienetarikoa, beti ilusio handiz aritu gara eta aurten ere bai”. Bera Bera denboraldi bikaina egiten ari dela onartu du Ziarsolok, halere, “Kopan dena da posible” ohartarazi du horregatik “konzentrazioa” eskatzen dio taldeari. Era berean, jokalari gisa “emozio handiz bizi dugu, hau da, partida guztiak finalak balira bezala”. “Elche Mustang errespetatzen dugu” ziurtatzen du Matxalenek. “Elxen irabazi ziguten eta orain esan dezakegu ia ia etxean jokatuko dutela, adi egon beharko dugu” ohartarazi du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores