Bera Bera

Select your language

Apirilean kanporaketaren bat ospatu diren bost edizioetatik, lauetan finala jokatu du Bera Berak eta 2007. eta 2009. urteetan garaile izan dira donostiarrak. 90. hamarkadan ohikoa zen Kopa maiatzean jokatzea. Donostiarrek azpitxapeldunak izan ziren hiru aldiz, horietako bat, Donostian bertan. XXI. mende hasieran arrakastak iritsi ziren. Eta guztiak, apirilean. 2005. urtean Itxakok kanporatu zuen Bera Bera final-laurdenetan (35-36), 2006ko apirilaren 2an finala jokatu zuen Leonen Ribarrojaren aurka, 26-27 galdu zuelarik. Hurrengo urtean mendekua hartu zuen Bera Berak, izan ere L’Elianan (Valentzia) Itxakori irabazi zion final-laurdenak (29-28), Eldari finalerdiak (34-28) eta Ribarroja gainditu zuen (25-22) finalean, apirilaren 1ean, garai hartan jokalaria eta entrenatzaile lanak betetzen zituen Tati Garmendia ospitalean zela neumoniakin. 2008. urtean, berriro irabazi zion Itxakori Bera Berak, Lizarrerian eta finalerdietan baina Parc Saguntoren aurrean galdu zuen finala (27-33). Bigarren Kopa Monóvarren iritsi zen (Alacanten) Itxako berriro ere finalerdietan gaindituz (21-20) eta Eldaren aurka (25-19) nagusitasunez aritu zen 2009ko apirilaren 5ean. Apirila eta Levante txapelaren seinale dira Bera Berarentzat. Taldea entrenaldiak burutzen jarraitzen ari da apirilaren 12ko Elche Mustang taldearen aurkako kanporaketa prestatzeko. Bihar osteguna goizetik egingo dute saioa, astelehenean eta asteartean gauza bera eta asteazkenean Alteara egingo dute bidaia autobusez.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores