Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko presidente Amaia Ramírezek iragarritako Darly Zoqbiren kontratu luzapenaz gain, beste hiru jokalariak berritu dituela adierazi du. Horrela, Bera Berarekin jarraituko dute bi urte gehiago Eli Pinedok eta Yamiley Rodriguez atezainak eta beste denboraldi batez, Veronica Cuña zentralak. Amaia Ramírezek azaldu du klubaren asmoa dela talde sendoa osatu “egungo egitura mantenduz ligan sailkapen onena lortu duelarik datorren urtean Championsen aritzeko eta, bestetik, ekonomikoki proiektu orekatua bermatu”. Horrez gain berretsi ditu oinarrizko baloreak: erronka, konpromisoa eta ilusioa. “Hori dena jokalari hauetan nabaria da”, horregatik, “eskerrak ematen diet proiektan sinisten dutelako”. Kontratu hauek luzaturik eta kontutan hartuta Matxalen Ziarsolo kapitainak, Dara Carvalho piboteak eta Nagore Arizaga zentralak jarraitzeko aukera dutela, Bera Berak ia talde erdia osatu duela. Darly Zoqbi atezainak adierazi du “oso pozik nago, aukera hau onena zen Liga irabazteko aukera dugulako eta Champions ona burutu”. Zentzu honetan, Eli Pinedorentzat “arrakasta” da bigarren gelditzea. “Datorrena daukaguna baino handiago izan daiteke” dio ilusioz. Verónica Cuña, berriz, pozik dago “lortutako helburuekin”. “Ezin nion muzin egin biziko dugunari” eta, horrez gain, onartu du “hemen oso gustora nago eta taldekideekin, bikain”. Azkenik, Yamiley Rodríguez atezain gazteari “ilusio handia” egiten dio Bera Beran jarraitzea “Europan jokatzeko aukera eman dit, ligan bigarren gelditzeko eta datorren urtean, Champions izan daiteke”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores