Bera Bera

Select your language

Libe Altuna zarauztarraren gol batek 10-7 ezarri zuen Bidebietako markagailuan, Bera Bera eta Mar Saguntoren arteko partidak 24. minutua zeharkatu zuenean. Gol horrek taldeari arnasa eman zion lehenengo zati amaieran eta, era berean, 90-91 denboralditik ohorezko mailan dagoenetik klubeko 17.000. gola suposatu zuen. Hegaletik ohiko jokaldia izan zen, Bera Berak baloia azkar mugitu zuen Libe Altunak jaso zuen arte eta zarauztarrak angelu luzean jarri zuen baloia Raquel Álvarez atezaina gaindituz. Bera Berak aurtengo deboraldian 641 gol daramatza ligako 22 jardunaldietan, horietatik, 340 Bidebietan sartu ditu, hau da, etxean partidako ia 31 gol. Juan Carlos Elorza kazetariak jasotako datuen arabera, donostiarrei 20 gol falta zaie ligan 14.000. golara iristeko. Bera Berak 1.909 aldiz zulatu du sarea Europako lehiaketa desberdinetan, Kopan, 1.062 eta Superkopan, 66. Libe Altunak ez zekien ezer “partida amaieran esan didate”. “Horrelako datu estadistikoetan zure izena ikusteak ilusioa egiten dizu beti, halere, batez ere taldeak egindako partidarekin gustora nago eta Mar Sagunto bezalako arerio zail bati irabazi diogulako” adierazi du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores