Bera Bera

Select your language

Bera Beraren harrobiko taldeen artean, asteburuko partida zen. Larunbatean Loiun Amazsa Urdaneta eta Bera Bera Egia Kadete 2 taldeak aurrez aurre bigarren postua jokuan jarri zuten Estatuko txapelketetan parte hartzeko. Bera Bera Egia kadete 2 taldeari berdinketarekin nahikoa zuen baina etxetik kanpo jokatu behar zuen. Verónica Valverderen jokalariek ez zuten aukerarik eman bizkaitarrei. Euskal ligan aritu arren, Amaza Urdanetak ezin izan zituen donostiarrak gainditu (20-29). Lehiaketa berdinean, Euskadiko txapelketan, alegia, Bera Bera Egia jubenil taldeak 29-23 galdu zuen Lauko Elgoibarren aurka faseko azken norgehiagokan. Senior Preferente mailako Egia Bera Bera taldeak partida berdintsua kudeatzen jakin izan zuen Bidebietan Ereintza Aguaplast taldearen aurka eta 25-23 irabazi zuen. Donostiarrak lidergoan jarraitzen dute udazkeneko kopa prestatzeko lehiaketa honetan. Infantilak, alde eta kontra. Gipuzkoako txapelketan Bidebietan Bera Bera Egia Infantil A taldeak 13-25 galdu zuen Aiala A ZKE taldearen aurka. Foru Aldundia txapelketan, aldiz, garaipenak Oñatin Bera Bera Egia Infantil B taldeak 8-16 irabazi zion Aloña Mendi D taldeari eta Bera Bera Egia kadete 1 taldeak 13-18 gainditu zuen Aloña Mendi B.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores