Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak bigarren zatian markagailua irauli egin du eta azken minutura arte sufritu behar izan du Castro Urdialesen (20-22, atsedenaldian 12-10) oso preziatua den gariapena, izan ere, hirugarren sailkatuak egun Mar Sagunto eta BM Alcobendas sei puntura daude liga amaitzeko bost partida falta direnean.

Eguna ez da ondo hasi donostiarrentzat gerrialdeko mina zuela Eider Rubiok etxean gelditu behar izan du. Bera Berak joko gidari nagusiena galdu du eta aurreneko minutuetan galdu dituen baloiak ez diote partidari hasiera ona eman. Era berean, María Muñoz atezaina ondo ibili da, ondorio, Castro Urdiales taldeak 6-1 partziala lortu du, erasoan Tiddara Trojaola ezker hegaletik ondo amaitzen zuelarik.

Donostiarrak ez dira gehiegi kezkatu eta pixkanaka pixkanaka aldea murrizten hasi dira, atsedenaldian bi goletara iritsi direlarik (12-10). Bigarren zatian Castro Urdialesek 14-10 ezarri du baina irudipena baino ez da izan. Bera Berak 1-7 partziala lortu du, Darly Zoqbiren geldiketen eta Bea Fernándezen golei esker. Alba Menendezek aurretik jarri ditu donostiarrak eta Bertak arnasa eman (45. min. 15-17).
 
Zarauztarra bi minutuz kaleratu dute, baloi bat erasoan galdu du Bera Berak eta Castro Urdialesen kontraeraso batek partidan sendo jarraitu behar zela ohartarazi dute Reyes Carrere. Izan ere, bost minutu golik sartu gabe egon dira eta markagailuari eutsi diote defentsari esker, Castro Urdialesek zortzi gol baino ez ditu lortu bigarren zatian.

Horrela, azken minutuetan erasoan Eli Pinedo izan da gidari eta aldaketa ondo atera zaio Bera Berari berak Matxalen Ziarsolori emandako paseari esker, kapitainak 18-21 ezarri du bi minutuen faltan. Matxalenek azken minutuan ere gola sartu du.

Bera Berak une zailak kudeatzen jakin izan du, azken minutuetan zuen alde txikiari eutsi dio puntuak premiazkoak dituen Castro Urdialesen aurka

Fitxa:

Castro Urdiales 20 (12+8): María Muñoz, Yañez (4), Costales (1), Elorza (2), Patricia Martínez (3), Gómez, Trojaola (9), Victoria (1), Oxana, Andrea Fernández, Antolín eta Nogales.

Bera Bera 22 (10+12): Zoqbi, Altuna (1), Punko, Carvalho (3), Cuña (3), Bea Fernández (7) eta Pinedo (1) –titularra-, Ziarsolo (3), Berta (3), Menéndez (1) eta Campa.

Epaileak: Héctor Fraile eta Vicente Peris (Valentziarrak) Kanporaketak: Gómez, Trojaola eta Victoria Castro Urdialesetik eta Altuna, Pinedo, Campa, Alba eta Punko Bera Beratik.

Partzialak: 2-1, 6-1, 7-3, 9-6, 10-8, 12-10 –atsedenaldia- 14-10, 15-13, 15-17, 17-19, 18-19 eta 20-22

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores