Bera Bera

Select your language

Bera Bera Egia osatzen duten harrobiko taldeen artean asteburu honetan partidarik garrantzitsuena da bigarren urteko kadeteek jokatuko dutena, Euskadiko txapelketako hurrengo fasean egoteko bigarren postua behar baitute.

Horretarako berdindu edo irabazi behar dute Amazsa Urdaneta talde bizkaitarren aurkako norgehiagoka. Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Loiuko Urdaneta kiroldegian jokatuko du larunbatean arratsaldeko 4etan. Bidebietan donostiarrek 24-19 nagusitu ziren.

Txapelketa berean, jubenil taldeak Lauko Elgoibarren aurka amaituko du fase hau. Partida larunbatean izango da, arratsaldeko 4etan, Olaizga kiroldegian.

Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia Kadete 1 taldeak larunbatean Oñatira egingo du bidaia Aloña Mendi B taldearen aurka arratsaldeko 5,30etan Zubikoan jokatzeko. Bertan, eguardiko 12,15etan baina, Bera Bera Infantil B eta Aloña Mendi D taldeak aurrez aurre izango dira. Bera Bera Egia Infantil A taldeak, aldiz, Aiala A ZKE hartuko du Bidebietan igandean goizeko 10etan.

Azkenik, Senior Preferente mailako Egia Bera Bera larunbatean Bidebietan, arratsaldeko 6etan, Ereintza Aguaplasten aurka jokatuko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores