Bera Bera

Select your language

Arratsaldeko 7etan Ohorezko mailako Bera Bera – Elche Mustang partidaz gain, Bidebietan beste bi partida ospatuko dira larunbat arratsaldean. Arratsaldeko 3etatik aurrera Bera Bera Egia Kadete 2 taldeak Urdaibai E.T. hartuko du, Bizkaian gainditu zuena. Euskadiko txapelketan bigarren postua du helburu Veronica Valverdek zuzentzen duen taldeak.

Norgehiagoka honen ostean, eta txapelketa berdinean baina jubenil mailan, Bera Bera Egiak Usurbil K.E. izango du aurrean arratsaldeko 4,30etan. Mauge Gezalaren jokalariek fase honetako aurreneko garaipena lortu nahi dute eta usurbiltarren aurretik jarri sailkapenean.

Larunbatean bertan, arratsaldeko 6,15etan Egian, Egia Bera Bera eta Aloña Mendi K.E. udaberriko kopa prestatzeko lehiaketa honen lidergoan jokoan izango delarik.

Halere, larunbata irekiko duena Bera Bera Egia Infantil A izango da Zarautzen, hain zuzen. Gipuzkoako txapelketaren baitan Aiala D ZKE taldearen aurrean lehenengo garaipena izango dute hizpide.

Eta igandean, Foru Aldundia txapelketa. Bera Bera Egia kadete 1 Urnietako B hartuko du Bidebietan goizeko 10etan eta ordu berean baina Gaskan, Bera Bera Egia Infantil B-CDB Leizaran.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores