Bera Bera

Select your language

Entrenaldi batean lesionatu zen eta abenduaren 14an ezker orkatilaren kanpoaldeko ligamentua operatu zioten Gipuzkoa Poliklinikan. Lesio guztien inguruan gertatzen den bezala, errekuperazio denbora izan zen galdera bat: bi hilabete inguru zioen Antonio Liberal fisioterapeutak. Epe horrek Lada Togliattiren aurkako kanporaketarekin talka egiten zuen, ordea. Anna Punkok herrikideen aurka jokatu nahi zuen, halere taldeak berreskuratzea estutu baino orkatila guztiz sendatzea nahiago zuen eta berriro lesioa agertzea ekiditu ahal den neurrian. Denbora honetan, Antonik Annari finkatu dio errekuperaziorako ibilbidea. Eta Annak lan handia egin du, jakin arren Itxakoren aurkako partida eta EHF Cupeko kanporaketa galduko zituela. Togliattin, batez ere, penatuta zegoen Ladaren aurrean taldekideak laguntzeko “ezin dut ezer egin” zioen atsekabez. Orkatila sendotzen asteak pasatu ostean, Anna Punko asteartean hasi zen taldearekin entrenatzen eta atzo Reyes Carrerek prestaturiko saio estua bete egin zuen. Amaieran, eskuin laterala nekaturik zegoen baina, era berean, pozik taldekideen erritmoa jarraitu zuelako. Larunbateko Cleba Leonen aurkako partidaz galdetuta, Anna Punkok “jokatzeko prest” zegoela adierazi zuen baldin eta Reyes Carrerek horrela erabakiz gero, hori bai “minutu batzu besterik ez” ohartarazi zuen errusiarrak. Izan ere, azaroaren 15ean Sagunton jokatu zuen Anna Punkok azken partida ofiziala Bera Berarekin. Libe Altuna, duda Eskuin hegal zarauztarra Libe Altunak jokatzea zaila izango du. Izan ere, Alacanten jaurtitzera zihola arerio baten hanka zapaldu zuen eta eskuin orkatila bihurritu zuen. Aipatzekoa da, gutxien izan arren, Nagore Arizagaren menisko lesioa izan ezik, lesio gehienak taldeko jokalari ezkertiarrek jasan izan dituzte, Anna Punkok, Etxebarri Kukullagaren aurkako partidan baja izan zen Melinda Bertak –orkatila bihurritu zuen honek ere bai- eta orain, Libe Altunak. Hungariara eta zarauztarra Togliattira min hartuta joan ziren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores