Bera Bera

Select your language

Emakumeen eskubaloiako 18. jardunaldiari dagokion Bera Bera eta Cleba Leónen arteko partidaz gain (larunbata, 7etan), asteburu honetan Bidebietak arituko dira, kadete 2, jubenil infantil mailako taldeak. Horrela, Gipuzkoako txapelketaren baitan Bera Bera Egia Infantil A taldeak Federópticos Ikus Elgoibar hartuko du 12,15etan. Foru Aldundia txapelketa jokatzen ari den Bera Bera Egia Infantil B taldeak, berriz, Ereintza C izango du aurrean 1,30etan. Txapelketa berean, Bera Bera Egia kadete 1 taldeak Gasteizera egingo du bidaia. Sansomendi kiroldegian Consulting Social Alaves zain izan du, arratsaldeko 3,30etan. Bestetik, Euskadiko txapelketan, Bera Bera Egia kadete 2 taldea Amazsa Urdanetarekin lehiatuko da, larunbatean arratsaldeko 4etan Bidebietan. Eta igandean, goizeko 10etan, Bera Bera Egia jubenil taldeak Lauko Elgoibar hartuko du. Senior preferente Azkenik, larunbatean Errenteriako kiroldegian Ereintza Aguaplast Egia Bera Bera senior preferente taldearen zain egongo da arratsaldeko 4etan Udaberri koparako prestaketa txapelketan. CDB Leizaran eta Aloña Mendi taldeak osatzen dute multzoa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores