Bera Bera

Select your language

Asteburu honetan Bera Bera Eskubaloi talde guztiek Bidebietatik at jokatuko dituzte partidak. Ohorezko mailako taldeak ere bai, izan ere, Mar Alicanteren aurka ezohizko ordutegian izango da, eguardiko 12,30etan Pitiu Rochel kiroldegian igandean, Canal 9 Dos telebistak zuzenean eskainiko baitu. Horrela, Euskadiko txapeketan, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Mundakara egingo du bidaia Isla kale kirolegian Urdaibai E.T. zain izango baita larunbatean arratsaldeko 4,30etan. Jubenilek ordu berean jokatuko dute Oiardo Kiroldegian, Usurbilen. Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia kadete 1 Ipuruan Eibar Eskubaloia izango du aurrean, larunbatean 11,30etan. Sailkapen nagusian seigarrenak izan den Bera Bera Egia Infantil A taldeak orain Gipuzkoako txapelketari ekingo dio honako taldeekin: Federópticos Ikus Elgoibar, Pizzeria Marina Pulpo K.E., Udarregi, Aiala ZKE A eta D. Horrela, larunbatean goizeko 11etan Usurbilgo Oiardo Kiroldegian Udarregi izango dute aurrean. Azkenik, Bera Bera Egia Infantil B taldeak Foru Aldundia txapelketa jokoan izango du. Bertan izango dira Ibaiondo Taberna Legazpi, CDB Leizarán B, Aiala C ZKE, Ereintza C, Aloña Mendi D, Ordizia Irurena eta Eibar Eskubaloia. Aiala C ZKE izango da aurreneko arerioa larunbatean 12,30etan, Zarauzko Antoniano kiroldegian. Argazkian, Olatz Ramon jubenila jaurtiketa prestatzen Izure Andres begira duela.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores