Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Donostiako eta Gipuzkoako zaleei eskertu nahi izan die larunbatean Josean Gaska kiroldegia betetzeko deia erantzuteagatik eta taldeari laguntza eman zielako EHF Cupeko final-laurdenetara pasatzeko ahaleginetan. Bera Berak Bidebieta utzi eta Gaskara jokatu nahi izan zuen zaletu gehiago sartzen direlako Lada Togliattiren aurkako partida ikusteko eta ETBk emandako iradokizunari erantzuten, ETB K SAT kanalatik eskeini baitzuen norgehiagoka. Lada Togliattiren aurrean Bera Beraren garaipena (35-34) ikusi zuten hurbildutako milatik gorako zaleek goi mailako emakumeen eskubaloi ikuskizunez gozatu zuten, taldea asko animatuz –batez ere Erreka laranja peñak- eta errespetu osoz aritu ziren Lada nahiz epaileekin. Larunbateko partidaren inguruan EHFko delegatu Joao Costak balorazio positiboa egin zuela adierazi zion klubari. Zentzu honetan, Bera Berak eskerrak eman nahi dizkie bolondres gisa aritu zirenei eta klubeko langileei antolaketa bikainagatik. Azkenik, Bera Berak zaleak eta inguruko lagunak taldeak aurrez aurre dituen erronken partaide egin nahi ditu, horien artean, datorren denboraldian Champions lehiaketan aritzeko eta apirilarik 12tik 15era bitartean Altean ospatuko den Kopa irabazi nahi duelako, gainera, donostiarrak zozketan zerrendaburu izango dira Itxakorekin batera. Taldeak gaur atsedena hartu du, bihar entrenaldietara itzuliko da eta larunbatean Alacantera egingo du bidaia. Bertan arerio zaila izango du zain, Mar Alicante, alegia, laugarren sailkapen nagusian dagoena donostiarrekiko hiru puntura. Partida, igandean 12,30etan izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores