Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeen artea azpimarragarriena da kadete mailako lehenengo urteko taldearen garaipena Foru Aldundia txapelketaren baitan. Bera Bera Egia kadete 1 taldeak lehiaketa zabaldu zuen Ordizia Irurena 21-16 gaindituz. Ondorioz, hirugarrenak dira bi partidak irabazi dituzten Urnietako bi taldeen atzetik, alegia.

Bestetik, Bera Bera Egia kadete 2 eta jubenil taldeek Euskadiko Txapelketako aurreneko jardunaldian galdu zuten. Bigarren urteko kadeteek oso partida berdintsu batean 20-22 galdu zuten Bide Onera Zuazo taldearen aurka. Jubenilek, berriz, ezin izan zuten Errotabarriren aurrean (24-31).

Eta infantil taldeek ere porrotak jaso dituzte. Bera Bera Egia Infantil B 12-13 Urnietako B taldearen aurrean eta Bera Bera Egia Infantil A ez zuen aukerarik izan CDB Leizaran A taldearen aurka (6-29).

Emaitzak: infantil, kadete 1, kadete 2, jubenil

Sailkapenak

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores