Bera Bera

Select your language

Europako txapelketatik kanpo gelditu arren, Bera Bera Eskubaloiak gorputz eta arima utzi du Gascan eta izaera frogatu du Lada Togliatti talde errusiarra 35-34 irabazi dio atsedenaldian 14-18 galtzen ari zela. Donostiako eta Gipuzkoako zalegoak Bera Berak egindako deiari erantzun egin dio eta ia Josean Gasca kiroldegia bete egin du, gutxi gorabehera 1.300 ikuslek goi mailako emakumeen eskubaloiaz gozatu dutelarik. Harmailetako giroa lagun, Bera Bera balentria lortzeko aukerak zituela uste zuen. Eta hasiera ona izan da. Partida ikusgarria egin duen Bea Fernandezek (10 gol) markagailua piztu du, halere Ladak 0-4 partziala lortu egin du eta lehenengo zati erdialdean aurretik jarri da, pixkanaka pixkanaka aldea gehituz 8-12, (21 min). Eli Pinedo, Berta eta Matxalenek donostiarrak gerturatu arren, atsedenaldian errusiarrek 18 gol sartu dituzte eta lau goleko aldea. Bigarren zatian, benetako Bera Bera ikusi dugu. Aurreneko bost minutuetan partida berdintzea lortu du eta Bertaren gol batek (37. min.) 21-19 ezarri du markagailuan. Trefilov entrenatzaileak hutsartea eskatu du eta errusiarrek aldeari eutsi diote, nahiz eta Bea Fernandez fin zebilen (25-23, 43. min). Egindako lana fisikoki donostiarren antzeman zuten eta Ladak berdinketa lortu zuen (29-29, 52. min). Bera Berak partida irabazi nahi zuen, baina. Eta azken minutuan lortu ere bai Eider Rubiok sartutako penaltiari esker. Joaneko partidan Ladan lorturiko sei goleko abantaila kanporaketa erabaki du. Errusiako selekzioko oinarri den Lada taldearekin, Trefilov hautatzailea zuzentzen duena, lehiatzeko gauza izan da Bera Bera. Bigarren zatiko emaitza horren lekuko da: 21-16, alegia. Bera Bera ez da EHF Cupeko final-laurdenetan izango baina denboraldi honetan sendo dabil. Bigarren postuaren jabe direlarik Reyes Carrereren jokalariak historikoa izan daitekeen lekua horren bila doaz. Gasca hain beteta ikustea pozgarria izan da, oso urrats garrantzitsua delarik. Fitxa: Bera Bera 35 (14+21): Zoqbi, Altuna (3), Campa (1), Carvalho (3), Cuña (1), Pinedo (6) eta Ziarsolo (2)- titularra- Rubio (5), Bea Fernández (10), Berta (4), Menéndez eta Yamiley(a.s.) Lada 34 (18+16): Sidorova, Gorshkova (2), Muravyeva (5), Davydenko (8), Shipilova (1), V Zhilinskayte, Zhernoivanenko (3) –titularra- Basarab (a.s.), Y Zhilinskayte (3), Bliznova (3), Smirnova (1), Garanina (3), Marennikova (5) eta Gorshenina. Epaileak: Bonifert eta Olah (HUN) Kanporaketak: Carvalho (2), Rubio eta Pinedo Bera Berarik eta Smirnova, Shipilova, V Zhilinskayte (2), Zhernoivanenko eta Muravyeva (2). Partzialak: 2-2, 4-4, 5-7,8-10,11-14,14-18, -atsedenaldia- 18-19,22-21,25-24,28-26, 31-31 eta 35-34

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores