Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Donostian sei goleko desabantailari aurre egin beharko dio Togliattin Sportkompleks kiroldegian Ladaren aurka 28-22 galdu ostean, bigarren zati eskasa dela kausa. Donostiarrak oso ondo sartu dira norgehiagokan, batez ere, Darly Zoqbi atezaina, lehenengo zatian oso geldiketa onak egin dituena. Halera, Bera Berak erreboteak berreskuratzen lanak zituen eta kontraerasora jo. Erasoan donostiarrek sufritu egin dute eta Bea Fernandezek bi gol sartu ditu langarekin topo aurretik. Kontraerasoei esker Bera Berak aurretik jarri da Eider Rubioren gol bati esker (6-7). Ladak penalti ugari bota ditu, bost aurreneko zatian eta beste lau, bigarrenea. Guztira Davydenkok zortzi gol sartu ditu zazpi metroetatik. Bi gol 20 minutuetan Itxakoren aurkako partidan bezala, bigarren zatian Bera Bera Eskubaloiari asko kostatu zaio golak sartzea. Ladak abantaila hartu du orduan, 23-26, 47. min. eta lau minutu falta zirela 27-19. Azkenen Eli Pinedoren bi golei esker sei goleko desabantaila du Bera Berak. Larunbatean Gasca kiroldegian (17,30 horas) EHF Cupeko kanporaketari iraultzen saiatuko da Bera Bera. Fitxaa: Lada 28 (14+14): Sidorova, Gorshkova (2), Muravieva, Davydenko (10, 8p), Shipilova (3), V Zhilinskayte (2), Chernoivanenko (1) –titularra- Basarab (a.s.), Y Zhilinskayte (3), Bliznova (2), Smirnova, Garanina (1), Marennikova (4) eta Gorshenina Bera Bera 22 (13+9): Zoqbi, Altuna (2), Rubio (3), Campa, Carvalho (3), Cuña (2) eta Pinedo (5) - titularra- Bea Fernández (3), Ziarsolo (1), Berta (1), Menéndez (2), Yamiley (a.s.) Epaileak: Angelos Argyridis (CYP) Christos Mouttas (CYP) Kanporaketak: Campa (2), Carvalho Bera Beratik eta Chernoivanenko Ladatik Partzialak: 2-1, 3-2, 6-5, 7-7, 10-9,14-13 –atsedenaldia- 17-14-19-15, 21-16, 23-16, 26-19 eta 28-22

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores