Bera Bera

Select your language

Yamiley Rodriguez 23 urteko atezain gaztea eta Esther Bonilla atezainen prestatzailea dira. Biak kanariarrak dira eta bihar Ro’casa Las Remudas herrian gainditzeko ilusioarekin abiatu dira berriro irlara. Partida beste hilabete batean izatea nahiago zuten arren, duela gutxi Gabonetak pasatzen bertan izan zirelako. “Partida berdintsua” espero dute eta “bukaeraraino sufritu beharko dugu” ohartarazi ere bai. “Elkarrekin denbora asko jokatzen daramate, beraz, oso ondo moldatzen dira eta jokalariek kanariar profila betetzen dute, hau da, fisikoki sendo, kontaktua bilatzen dutenak eta korrika egiteko prest beti” adierazi du Esther Bonillak. Azkeneko urtetan Bera Berarentzat pista deserosoa izan da. Iaz 32-25 galdu zuen, 09-10 denboraldian 25-28 irabazi eta 08-09 denboraldian gol batek erabaki zuen lehia (29-30). “Ro’casa behin eta berriz barneraketak bilatzen ditu eta, hori dela eta, penalti gehien bota dituen taldea da” aipatu du atezainen prestatzaileak. “María Luján eta Davinia López dira jokalari arriskutsuenak” ohartarazi du. Bestetik, La Aldeakoa izan arren, Yamiley Rodriguezek ez du Ro’casan sekula jokatu. Atezaina zortzi urte etxetik kanpo darama eta Penintsulan, bost. “Vikar Goya eta Gijon taldeekin joan naiz eta badakit zer den han jokatzea" adierazi du jokalari gehienak ezagutzen dituena "Hori abantail handia da” dio atezainak. Halere, ez dute zalantzarik eta “irabaziko dugu” Antonio Moreno kiroldegian jokatzen duenean itxura aldatzen duen Ro’casa taldearen aurkako partida. “Etxean gauzak oso argi dituzte eta bere jokua ezarri nahi dute” azaldu du Estherrek.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores