Bera Bera

Select your language

BM Alcobendas taldearen aurkako partida bezperatan (larunbata, 7etan Bidebietan) Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Reyes Carrerek sailkapenean donostiarrekin bat eginda dagoen arerioaren mailaz ohartarazi du gaur.

Komunikabideei zuzendutako adierazpenetan Reyes Carrerek madrildarrak izan ditu hizpide. “Guk ditugun zenbaki antzekoak dituzte, bataz beste 22 gol baino gehiago jasotzen dituzte eta 29 sartu, guk bezala, alegia” aipatu du Reyesek. “Alcobendas etxetik kanpo emaitza onak ateratzen ditu eta duela bi urtetik ona bere maila hobetu egindu –azaldu du- Ciobanuren fitxaketak taldearen maila igo du atean eta ezin ahaztu behar ligako goleatzailerik nagusiena datorrela, Marta López, hain zuzen”.

Halere, Reyes baikor da eta Anna Punkoren baja izan arren taldeak maila ona emango duela uste du. “Larunbatean bi hilabete hauetan egindako lana agerian azalduko da, oso gustora gaude egindako lanarekin lagunarteko ugari jokatu ditugulako, defentsan indartsu izaten jarraitzen dugulako eta orain, kontraerasoan sakondu nahi dugu gure jokoarekin arerioengan min gehiago sortze aldera” adierazi du.

Ligan eman den etenaldiaz galdetuta, “ez direla egun errazak” esan du hasperen eginez. “Taldean motibazioak sortzen saiatu gara, horrek esan nahi du partidak jokatu behar ditugula eta horrela izan da, mutilen aurka ere bai, hauen kontra adiago egotea behartzen gaituztelako eta, orokorroean, gure jokoa hobetzen saiatu gara” adierazi du Reyesek.

Bederatzi partida sorta

Azaldu duenez, Bera Bera Eskubaloiak “sei astetan bederatzi partida sorta bati egingo dio aurre”. Epe honetan, Reyes Carrerek “Kopako sailkapena argituko da” ohartarazi du, hori dela eta azpimarratu du “lehenengo itzuli amaieran bigarrenak gelditzea oso garrantzitsua izango litzateke Kopako zozketan zerrenda-buru gisa sartuko ginatekeelako eta, era berean, sailkapeneko goiko aldean finkatu”.

Datozen astetan, Bera Berak BM Alconbendas –larunbatean- eta Elda Prestigio (urtarrilaren 18an) jasoko ditu, Kanarietarra (urtarrilaren 14ean) eta Murtziara (urtarrilaren 21ean) egingo ditu bidaiak “oso plaza zailak direnak”. Partida sorta hau Itxakoren aurkako norgehiagokarekin eta, batez ere, Lada Togliatti errusiarraren aurkako kanporaketarekin amaituko da otsailaren hasieran.

“Oso erakargarriak dira, garrantzitsuak eta datorren hilabetean ere horrelako partida sorta nahiko genituzke” eskatu du entrenatzaileak.

Fisikoki “ondo” ikusten ditu jokalariak Reyes Carrerek, Eider Rubio eta Verónica Cuña azarorarte “minutu gehien jokatu dituztenak ere bai” eta Mundialean bukaeraino izan diren Eli Pinedo edo Dara Carvalho “ezin hobeto” ikusi dituela aitortu du.

Bere iritziz, BM Alcobendasen aurka “hobe da ahalik eta gol gutxien jasotzea, partida irabazteko aukera gehiago izango ditugulako, 24 gol baino gehiago jasoz gero sufritu egingo dugu” dio. Horregatik, “defentsan eraginkorrak izatea” eskatu du “erasoan golak sartuko ditugulako, ziur-ziur”.

Zentzu honetan, oso garrantzitsutzat jotzen du “ondo jokatzea, guretzako horrek esan nahi du defentsan maila altuena ematea, entrenaldietan jorratzen duguna betetzea eta taldea ausarta izatea, hau da, konfidantzaz gure jokuari heldu, joku azkarra eta bizkorra, alegia, eta eskarmentua duguen heinean arriskuak hartu, egoera horiek menperatzen ditugunez onartzeko prest gaudenak”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores