Bera Bera

Select your language

Asteburu honetako partidetatik azpimarragarrienak izango dira Bera Bera Egia jubenil eta kadete 2 taldeek jokatuko dituztenak dira. Fase finaleko hirugarren jardunaldian, Bidebietan 17,45etan jubenilek Ereintza Aguaplast taldearen aurka jokatuko dute. Gaur egun, jubenil mailan, Bera Bera Egia eta Ereintza lidergoan dira. Partida aurretik, arratsaldeko 4etatik aurrera, alegia, leku berean Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Legazpiko Aluminios Aleman izango du aurrean. Egun, kadete 2 taldeak sailkapenea líder dira legazpiarrek baino bi puntu gehiago, hauek partida bat gehiago izan arren. Bestalde, Bera Bera Egia kadete 1 taldean Aialaren aurka jokatuko du igandean, abenduak 18, Bidebietan eguardiko 12etatik aurrera. Bera Bera Egia infantil B taldeak Pasaian jokatuko du, larunbatean 11,45etan, Ordizia Eskubaloia taldearen aurka. Bukatzeko, senior preferente mailako Egia Bera Bera eta Aloña Mendiren arteko partida larunbatean izango da, arratsaldeko 4,30etan, Oñatiko Zubikoa kiroldegian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores