Bera Bera

Select your language

Gipuzkoa Poliklinikan Bera Bera Eskubaloi taldeko Anna Punko jokalariari ebakuntza egin diote gaur goizean, ezker orkatilaren kapoaldeko ligamentuaren haustura sendatze aldera.

Lehengo ostiralean, eskuin laterala errusiarrak bihurritu zuen orkatila gaizki erorikoa kausa eta pasa den astelehenean kapoaldeko ligamentuaren haustura konfirmatu egin zuten. Horrela, gaur egin diote ebakuntza Anna Punkori, hiruzpalau astez hankan igeltsua eraman beharko du eta, dirudienez, gutxienez bajan bi hilabete emango ditu.

Ondorioz, Bera Berak Punkorik gabe berrabiaraziko du liga urtarrilean eta, ziur aski, Lada Togliatti errusiarraren aurkako EHF Kopako kanporaketan ere eskuin laterala baja izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores