Bera Bera

Select your language

Pasa den ostiralean gaizki erori batek Anna Punkoren ezker txorkatilak lesio larria sufritu zuen, atzo konfirmaturik gelditu zena, kapoaldeko ligamentuaren hostura, hain zuen. Gipuzkoa Poliklinikan gaur goizean egin dizkioten frogen ostean, Bera Berako eskuin hegalari bihar egingo diote ebakuntza eta, itxuran, errekupezioak bi hilabete iraungo du.

Horrela, errusiarrak urtarrilean –hilan 7an bueltatuko da liga- jokatuko diren partidak galduko ditu eta oso aukera gutxi ditu EHFko kanporaketari dagokion Lada Togliatti errusiarraren aurkako joaneko partida jokatzeko.

Ezbehar hau izan arren, Bera Bera Eskubaloiak prestakuntza prozesuarekin jarraitzen du eta gaur arratsaldean lagunarteko berri bat jokatuko du, Bidebieta 6,30etan, Bizkaiko Kukullaga taldearen aurka. Reyes Carrere entrenatzailearen asmoa da ostiralean beste partida bat izatea eta, horrez gain, astelehenean, abenduak 19, Mios Biganos talde frantziarraren aurka neurtuko da Bera Bera eta gabonetako oporraldiak hartu baino lehen, asteartean, Egia Bera Bera izango da arerioa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores