Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia eta Lagun Aro Gipuzkoa Basket klub gipuzkoarrak gaur iluntzean Donostiako Aquariumean aurkeztu dute 2012ko egutegia, gizarteari kirolaren balioak zabaltzeko helburuarekin bi taldeetako jokalarien irudiekin osatu dena.

+Emotion lemapean, egutegiak tolerantzia, lankidetza, kemena, konpromisoa bezalako baloreak zabaltzen ditu, hamabi guztira, Pedro Usabiaga argazkilari donostiarrak egindako 24 irudi artistikoen bidez. Kirol adierazpen hauek bizitzan ere erroturik daude, hala nola, iritzi edo jarrera ezbedinak onartzea, nork bere burua gainditzea, etsipenari aurre egin, helburu bat lortzeko irrika edo proiektu batean inplikazioa.

Aquariumeko auditoriumean burutu den ekitaldean bi taldeetako jokalariak, entrenatzaileak, zuzendariak eta babesleak izan dira. Bera Bera Eskubaloia eta Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeen arteko lankidetza aitzindari honek kirola erabili du gizarteari balore positiboak zabaltze aldera. Hori da, hain zuzen, bi presidenteek azpimarratu dutena, Bera Beraren eskubaloi sekzioko presidente Amaia Ramirezek eta Lagun Aro GBC taldeko presidente Gorka Ramonedak, alegia.

Horrela, bihartik aurrera, abenduak 13 asteartea, egutegia 10 eurotan salgai izango da: bi taldeetako bulegoetan –Bidebietan eta Anoetan-, partida egunetan (asteartea, abenduak 13, 19etan Bera Bera-Kukullaga lagunarteakoan eta larunbatean, abenduak 17, iluntzeko 8etan Lagun Aro GBC – Fuenlabrada norgehiagokan Ilumben) eta, horrez gain, Erreka tabernan, Bidebietako estankoan, Ulialde liburudendan –Galtzara nagusia, 30- eta Kevin Sport dendan–Gipuzkoa plaza-. Egutegia nola egin zen

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores