Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloi taldea datorren astea gizarte arloko ekitaldiz beteta prestatzen ari da. Alde batetik, Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldearekin batera datorren astelehenean, iluntzeko 8etatik aurrera, Donostiako Aquariumnean egutegia 2012 aurkeztuko da, Pedro Usabiagak bi taldeetako jokalariei ateratako argazkiaz osaturik dagoena.

Egutegiak gizarteari kirolaren balioak zabaldu nahi ditu, besteak beste, gidaritza, baikortasuna, integrazioa eta berdindatasuna. Ikus bideoa.

Bestetik, Bera Bera Eskubaloiak abenduaren 17an, larunbatean, lehenengo mus txapelketan burutuko du Erreka tabernan. Izena emateko garaian bazkideek %50eko beherapena izango dute, berau Erreka tabernan bertan egin daiteke,halere, gehienez 32 bikotek parte hartu dezakete.

Azkenik, abenduraren 18an, igandean, Bera Bera Eskubaloiko harrobi osoa Zubietako Araeta jatetxean bilduko da. Bertan bazkaltzen talde ezberdinetako jokalariak, teknikoak, delegatuak, gurasoak eta Bera Berako lagunak elkartuko dira. Bazkari ostean taldeak aurkeztuko dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores