Bera Bera

Select your language

Bidebietan antzematen erraza da oso. Adinaz gain eta baloia dominatzeko gabeziak aparte, naranjaz dute kamiseta eta kiroldegitik astelehenero gerturatzen dira ilusioz beteta, 60 minutu eskas egiteko, arratsaldeko 6,30etatik 7,30etara, alegia. Halere, oso ondo aprobetxatzen dute denbora, asko gozatzen dute eta ederki pasatu, azken finean, helburua hori baino ez da. (eskolari buruzko bideoa)

Guztira 8 eta 12 urte bitarteko hogei gazte dira. Adina ez da oztopo neskak eta mutilak osatzen duten taldean. “Datorren urten mutilez osaturiko taldea ateratzea da gure erronka” dio Veronica Valverde, jokalari ohiak eta Bera Bera Eskubaloi taldeko harrobiko koordinatzaileak.

“Kirolara gerturatzea da helburua, psikomotrizitatea landu, eskubaloiaren ezagutzan hasi, arauak azaldu eta gozatu, baloiarekin jolastea gustukoena izan arren” azaldu du Veronicak. Bera Berako harrobiko koordinatzaileak azpimarratu du “ezaugarri hauekin eskola bakarra da gurea Donostian”. Bera Bera taldearen “tradizioa dela eta errazago da neskak erakartzea baina oso gustora gaude mutilekin”.

Oraindik gogoan dute Ohorezko mailako taldea sorpresaz gerturatu zenean erabiltzen duten pistako erdira. Bera Berako jokalari ezagunenak eta talde osoa argazkia atera baizuten eskolako gaztekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores