Bera Bera

Select your language

Tunisiaren aurkako lagunartekoan bete zituen 100. partida Espainiako selekzioarekin, orain arte 184 gol sartu dituen taldearekin, hain zuzen. Eli Pinedok jakin badaki taldeko betebeharrak bihar gauean hasiko den Brasilgo Mundialean “preolinpikoa jokatu ahal izateko, gutxienez, final-laurdenetara iritsi eta, hortik aurrera, lasaitu ostean gauza handiak egin ditzakegu” adierazi du Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariak. Espainia B multzoan kokaturik dago Holanda, Errusia, Kazajistan, Australia eta Korearekin batera. “Garaipenak behar ditugu final-zortzirenetan Alemania, Montengro edo Noruega bezalako selekzio indartsuak ekiditeko” azaldu du arabarrak. Eli Pinedo 2011 Mundialean abenduak 3, larunbatean, egingo du debuta, 23,15etan (Euskadin) Holandaren aurka. Igandean Errusia izango da arerio latza (21etan Euskadin).Sao Paolon jokatutako lagunartekoetan, Espainiak Brasilen aurka galdu zuen eta Tunisiari 29-25 irabazi dio. “Lastima liga orain gelditu izana” Brasilen egon arren, Eli Pinedok Mar Saguntoren aurkako garaipena gogoan du. “Partida bukatu bezain pronto lankideei komentatu nien lastima zela liga orduan gelditzea”. Bere ustez, Sagunton “irabazi genuen partida osoan adi-adi egon ginelako” eta taldea “partidak jokatu ahala hobeto ikusten dut” azpimarratu du. Eli Pinedo disfrutatzen ari da. Egun Bera Bera taldeko golegile nagusiena da, asko jokatzen du eta adierazten duen kemena besteengan eragin positiboa du. “Oso pozik nago, jokuarekin gustora, taldearekin gustora eta jokalari eta lankideekin gustora”. Hori dela eta “sailkapeneko goiko postuak izan behar ditugu helburu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores