Bera Bera

Select your language

Pasa den asteburuan Brasilek eta Espainiak lagunartekoa jokatu dute datorren ostiralean, abenduak 2an hasiko den Mundialari begira. Partidan, Bera Bera Eskubaloi taldeko bi jokalarik topo egin zuten, Dara Carvalhok –zigorra dela kausa Sagunton jokatu ez zuena- eta Eli Pinedok, hain zuzen. Kapitain brasildarrak golik sartu ez eta hegal euskaldunak bi aldiz asmatu arren Brasilek 28-24 (17-15) lortu zuen garaipena.

Hurrengo egunean Brasilek Holanda gainditu zuen 30-27 beste lagunartekoan eta ostiralean, Kubaren aurka debuta egin aurretik, Montenegro eta Norvegia izango ditu aurrean.

Bestetik, Espainiak asteazkenean jokatuko du Tunisiaren aurka beste lagunartekoa eta Mundialean larunbatean egingo du debuta Holandaren aurka (23,15tan Euskadin).

Bestalde, Antonella Menarentzat 2012ko Mundiala larunbatean hasiko da Suediaren aurkako partidan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores