Bera Bera

Select your language

Pasa den asteburua mamitsua izan da Bera Bera Eskubaloi taldeko harrobiarentzat, jokatutako partida guztiak irabazi baitituzte. Senior preferente mailako Egia Bera Berak 28-20 irabazi zion Ereintzari eta sailkapenean líder sendoa dirudi.

Bestetik, Bera Bera Egia jubenil taldea tinko darrai. Kasu honetan, Zumarragan Urola-Aiker 21-27 menperatu zuen eta sailkapenean bost puntuko aldera ateratzen dizkie Winbel eta Aloña Mendiri.

Bera Bera Egia Kadete 1 taldeak Urnietako B 15-17 gaindutu zuen. Atsedena izan arren Kadete 2 taldeak sailkapenean aurrena da Bartolo Jatetxea ZKE taldearekiko puntu bakar baten aldea duelarik.

Bestalde, Bidebietan, Bera Bera Egia Infantil A taldeak 25-11 nagusitu zitzaion Aiala ZKE C taldeari eta Bera Bera Infantil B taldeak 11-8 menperatu zuen Egia Bera Bera.

Argazkia: Olatz Ramón jubenila gola sartzeko prest.

Emaitzak: Senior ; Jubenilak ; Kadete ; Infantilak

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores