Bera Bera

Select your language

Senior preferente mailako Egia Bera Bera liderrak sailkapenean bigarrena den Ereintzaren aurka jokatuko du bihar larunbata. Egian izango da, arratsaldeko 4,45etatik aurrera. Donostiarrek Errenteriako taldeekiko abantaila handitu nahi dute.

Bihar, Zumarragako Ispilla kiroldegian, 12,15etatik aurrera, Bera Bera Egia jubenil taldeak Urola Aiker izango du aurrez aurre.
 
Infantil taldeak, aldiz, Bidebietan jokatuko dute. Goizeko 10,30etan hasiko da Bera Bera Egia infantil B eta Egia taldeen arteko lehia, eta 12etan Bera Bera Egia Infantil A taldeak Aiala C ZKE izango du aurrean.

Azkenik, Bera Bera Egia Kadete 1 taldeak bihar Urnietan jokatuko du, Urnietako B taldearen aurka, arratsaldeko 4etan. Bera Bera Egia kadete 2 taldeak atsedena hartuko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores