Bera Bera

Select your language

Mar Saguntoren aurkako garaipena dastatu ostean (ikus bideoa), Lada Togliatti talde errusiarraren inguruko informazioa eskuratu ondoren, jakin azkenean Eli Pinedo -gauez egingo dute bidaia Sao Paulorunt-, Antonella Mena eta Dara Carvalho izango direla Bera Berako jokalariak abenduaren 2tik 18ra bitartean Brasilgo Mundialean, Reyes Carrerek zuzentzen dituen jokalariak ohiko maiztasunarekin itzuli egin dira entrenaldietara.

Bidebietan egin ohi dituzten saioetara jubenil mailako jokalariak hurbilduko dira, horien artean, Olatz Ramon pibotea. Reyes Carrerek, gutxienez, astero mutil talde baten aurkako lagunartekoa jokatu nahi du, lehiatzeko erritmoa ez galtzearren, Mundiala eta Gabonak direla, ligak ia bi hilabeteko geldiunea duelako.

Santo Tomas bezperarte entrenatuko dira jokalariak, ondoren hamar egun jai izango dituzte eta Bidebietara urtarrilaren 2an itzuliko dira bost egun beranduago BM Alcobendas taldearen aurkako partida prestatzeko, norgehiagoka zaila izango da madrildarrek donostiarrak adina puntu dituztelako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores