Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloi harrobiko taldeek oso hasiera ona eman diete ligari, izan ere, asteburu honetan irabazi dituzte jokatutako hiru norgehiagokak.

Horrela, Bera Bera Egia taldeko jubenilak 31-16 nagusitu ziren Ereintza Aguaplast taldearen aurka larunbat arratsaldean. Ondoren, Bera Bera Egiako kadete 1 taldeak gol batez irabazi zion Zalla Taberna Pulpo KEri (16-15) eta Bera Bera Egia kadete 2 taldea aise nagusitu zen 35-13 Egia Bera Beraren aurrean.

Bera Bera Egia jubenila sailkapen buruan da, Kadete 2a bezala. Datorren asteburuan jubenilek Bartolo Jatetxea taldearen aurka jokatuko dute, Kadete 2 taldeak Zalla Taberna Pulpo KE izango dute zain eta Kadete 1 taldeak, Eibar Eskubaloia.

Bestalde, lagunartekoak galdu arren, infantil A zein Infantil B taldeek prestakuntzarekin jarraitzen dute ligan urriaren 15ean debuta egiteko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores