Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak hiru jardunaldietan 99 gol lortu ditu -39 Kukullagari, 26 Itxakori eta 34 Gijoni-. Eider Rubio zentrala eta Melinda Berta eskuin hegala dira 17na golekin golegile nagusienak. Gainera, partida guztietan ondo aritu dira. Izan ere Eider Rubiok Kukullagari eta Itxakori seina sartu zizkien eta Gijoni, bost. Melinda Bertak, aldiz, sei bizkaitarrei, zazpi txapeldunari eta lau pasa den larunbatean.

Ondoren, Anna Punko agertzen da 13 golekin eta Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedo ezker hegalak hamaikana golekin. Dara Carvalhok 10 gol sartu ditu eta Bea Fernandezek, 9.

Sailkapenean, hirugarrenak

Hirugarren jardunaldiak estutu egin du sailkapena. Itxakok eta Bera Bera Eskubaloiak izan ezik, gainontzeko taldeek irabazteko zailtasunak izan dituzte. Liderrak adina puntu dituen Mar Saguntok gol batez irabazi zion Alcobendasi (30-29), Cleba Leonek, berriz, Kukullagari hiru golez irabazi zion. Eta ustekabeak ere eman dira: Elche eta Elda Prestigioren arteko berdinketa eta, batez ere, Castro eta Porriñoren garaipenak Rocasa eta Ucam Murciaren aurrean, bi partida emaitza bera izan zutelarik, 22-21.

Jardunaldiak denboraldiaren parekotasuna iragartzen du. Bera Bera Eskubaloia hirugarrena da Ucam Murcia, Rocasa eta Elda Prestigiok baino gol average delakoa hobea duelako.

Larunbatean, Bidebietan (7etan), Bera Bera Eskubaloiak Mar Alicante izango du aurrean, Itxakoren aurka 20-29 galdu zuen taldea. Aurreneko jardunaldian Mar Alicantek Ucam Murciaren aurka galdu zuen etxean eta ondoren, Kukullagari 21-33 irabazi zion.

Reyes Carrerek ohiko astea planfikatu du. Gaur goizeko entrenamenduan ez da ezer berezirik eman, bihar goiz-arratsaldez; etzi, arratsaldez eta ostegun eta ostiralea, goizez.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores