Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko infantil mailako bi taldeek jokatuko dituzte lagunarteko partidak larunbat honetan Bidebieta udal kiroldegian. Asteburu honetan ligari helduko dioten kadeteak eta jubenilak ez bezala, infantilek urriaren 15ean hasiko dute lehiaketa.

Horrela, Ainara Lukek zuzentzen duen Bera Bera Egia B taldeak larunbatean, 10,30etatik aurrea, Egia Bera Bera taldearen aurka jokatuko du eta Maria Graciak entrenatzen duen A taldeak Zarautz ZKE izango du aurrean, 12,30etan.

Jubenilak eta kadeteak

Larunbat arratsaldeko 4etan, Bidebietan bertan, Mauge Gezalak zuzentzen duen Bera Bera Egiako jubenilak lehiaketa ofizialari ekingo dio Ereintza Aguaplast taldearen aurka eta Verónica Valverderen Bera Bera Egia kadete 1 taldeak Zalla Taberna Pulpol KE taldearekin irekiko du aurtengo liga, arratsaldeko 5,45etatik aurrera. Igandean, aldiz, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Egia Bera Bera izango du arrean, goizeko 10etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores