Bera Bera

Select your language

Selekzioekin izandako konpromisoekin bete ostean, Reyes Carrere entrenatzaileak jokalari guztiak izan ditu gaur prest arratsaldeko entrenamenduan. Izan ere, azkeneneko 15 egun honetatik lehenengo aldiz elkartu dira guar Bera Bera Eskubaloiko jokalari guztiak. Antonella Menak Argentinako selekzioarekin Hungariara egin zuen bidaia eta ezin izan zuen Itxakoren aurkako partida jokatu. Norgehiagoka bukatu ondoren, Eli Pinedo eta Bea Fernandez Espainiako selekzioarekin Danimarkara joan ziren eta, bestetik, Darly Zoqbi eta Dara Carvalho Brasilekin Austriara. Egun hauetan jokalari internazioanek entrenamendu gogorrak, partida ugari eta bidaiaren bat sufritu dituzte. Besteak beste, Eli Pinedok eta Bea Fernandezek bost partida jokatu dituzte sei egunetan, atseden egunak luzatuz, ondorioz. Pasa den astean ezagutzera eman zen gainera Bea Fernandezek kirol ibilbidea txalotzen duen brontzezko domina jasoko duela datorren urriaren 5ean. Itxakoren aurkako partidari esker bere lana berretsi duen taldera itzuli dira internazionalak. Orain Reyes Carrerek beste bi saio izango ditu talde osoarekin datorren larunbatean (7etan) Asturiasen Gijon Eskubaloia taldeari aurre egiteko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores