Bera Bera

Select your language

Denboraldiarruneko hirugarren partidan, Bera Bera Eskubaloia ezustekoa emateko zorian egona da arratsaldean Asfi Itxakoren aurka, Donostiako Egiako Udal kiroldegian burutu eta Egia K.E.ak antolatzen duen nazioarte mailako txapelketan ireki duen norgehiagokan. Gipuzkoarren eta nafarren arteko borrokak bi zati desberdinak izan ditu. Lehenengoan donostiarrek 0-5 partziala jaso dute hasieran eta hori zama handia izan da lehenengo zatia amaitu bitartean (7-12), orduan defentsari neurria hartzen hasi diote eta erasoan gehiago asmatu. Bigarren zatia ikusgarria izan da Bera Beraren aldetik. Reyes Karrerek zuzentzen dituen jokalariek defentsan orma bat eraiki dute nafarrek gainditzen zaila izan dutena, batez ere, Darly Doqbi atezainaren lana azpimarragarria izan da, bere urtebetetze egunean oso kalitate ona erakutsi duena, hain zuzen. Era berean, erasoan lerroen arteko lorturak funtzionatu du, batez ere, arlo honetan eraginkorrenak Bea Fernandez (partiduko golegile nagusiena 7 golekin) eta Dara Carvalho (5) izan dira. Horrela, Bera Berak 18na berdindu du norgehiagoka 12 minutuen faltan eta markagailuan aurretik jartzeko aukera izan du Dara Carvalhok zazpi metrotan baloi bat kontrolatu izan balu. Partida amaieran, Asfi Itxakok sendotasuna eta kalitatea erakutsi du, eta 3-6 partzialari esker 21-24 emaitzarekin eskuratu du Egia K.E.ak antolatzen duen txapelketa. Bera Bera Eskubaloia taldeko entrenatzaile Reyes Karrere "kontent" zegoen egindako partidarekin. "Balantzea positiboa da eta jokalariek aldez aurretik emandako aginduak bete dituzte" azaldu du. "Galtzea ez dugu gustoko baina horrelako defentsarekin eginez gero, hau da, 24 gol baino gutxiago jasotzen, ziur nago partida asko irabaziko ditugula" azpimarratu du. "Denboraldiaurrean lana pilatu behar dugu gaur bihar irabazi ahal izateko" amaitu du entrenatzaileak. Bera Bera: Doqbi, Pinedo (2), Rubio, Bea Fernádez (7), Carvalho (5), Punko (3), Altuna, Ziarsolo (3), Cuña, Campa, Mena (1) eta Berta.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores