Bera Bera

Select your language

Duela bi aste entrenamenduekin hasi eta gero, Bera Bera Eskubaloi taldeak bihar aurredenboraldiko lehen partidua jokatuko du. Xixoneko Ceares Kiroldegian izango da, non 19:30etatik aurrera donostiarrak igo berria den BM Gijón-en kontra arituko diren. Aurredenboraldia beti da gogorra eta luzea, horregatik jokalariak lehen partidua jokatzeko irrikitan daude, nahiz eta lagunartekoa izan. Bost izango dira aurredenboraldiko lehiak. Castron izango da hurrengoa hilaren 20ean, Bidebietako aurkezpena 25ean Itxakoren kontra, etxetik baita ere Castro pasako da 27an, eta bukatzeko Lizarran jokatuko dute Itxakoren kontra abuztuaren 31ean. Iraileko lehen astean, Euskadiko Kopa jokatuko dute Zuazo, Kukullaga eta Zarautzekin batera, Liga irailaren 9an hasi baino lehen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores