Bera Bera

Select your language

Antonella Mena Bera Bera Eskubaloi taldeak aurtengo denboraldirako laugarren fitxaketa da, atzo akordio batetara iritsi ondoren. 23 urteko pibote argentinarra da, 1,83ko altura duena. Panamerikako txapeldun izan zen 2009an Argentinako Selekzioarekin, eta kontinenteko txapeldunorde izan da 2011 honetan baita ere. Honenbestez, Brasilen ospatuko den hurrengo Munduko Txapelketan egongo da. Antonella Buenos Aireseko CID Moreno klubetik dator. Pibotearen posizioa ameriketako beste izar batekin konpartituko du, Dara Carvalho mundialista brasildarra. Klubetik ongi etorria ematen diogu, eta Bera Beraren kamisetarekin oparotasuna eta lorpen handiak opa dizkiogu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores