Bera Bera

Select your language

Bidebietan atzo ospatu zen lehen entrenamenduan, Reyes Karrere entrenatzaileak bertan egon ziren komunikabideen galderak erantzun zituen. Aurtengo denboraldirako dagoen taldea labur aurkeztu ondoren, hurrengo denboraldirako duen anbizioa argi utzi zuen. Aurreko kurtsoan egindako lana hobetzea da helburua. “Helburu argia dugu: defentsiboki dugun maila hobetzea. Iaz baino hobeto defenditu behar dugu, ziur baikaude horrela sailkapenean gorago ibiliko garela”. Honenbestez, entrenatzaileak argi dauka lehen egitekoa, eta hortik hasiko da lanean. Bestalde, aurredenboraldia hasi duen taldearengatik galdetu zitzaion, egon diren bajak eta fitxaketak baloratuz. “Etorri direnek gure nahiak betetzen dituzte. Fitxatu nahi genuena hori zen. Pasa den ligako atezainik onenetakoa izan zena ekarri dugu (Darley), eta baita beste atezain gazte bat, inertzia on batetik datorrena. Eli Pinedok bestalde, sekulako ibilbidea du eskubaloiean, eta gauza handiak eskainiko dizkigu. ¿norbait faltan botako dugula? Ez nuke hori esango. Aurtengo denboraldian, Bera Berak hiru txapelketa jokatuko ditu, eta taldearen asmoa hiruretan maila altua ematea da. “Helburua konpetizio guztietan ahal dugun guztia ematea da, eta goran egotea. Europan Belgikako talde bat egokitu zaigu, eta irabazi egin behar diogu. Hurrengo fasera ez igarotzea sekulako porrota litzateke. Talde hau irabazteko egina dago, eta horregatik txapelketa guztietan goran egon behar gara, ezin gara konpetizio batetara joateagatik joan”, Ligari erreparatuta, Itxako beste maila batetan egoten jarraituko du. “Hala da. Itxakok besteak baino maila altuagoa du, eta faborito nagusia izango da. Besteen artean, uste dut azkeneko sailkatua bigarrena bezain harriskutsua izan daitekeela. Edozein emaitza egon daiteke, iaz bezalaxe, noiz behekoekin galdu genuen eta bigarrenari irabazi genion. Eldak eta Saguntok fitxaketa onak egin dituzte, Alicantek entrenatzailez aldatu du... eta uste dut era berean Alcobendas onenekin batera egoteko taldea osatu duela. Hala ere, parekotasuna da nagusi”. Hala ere, Karrerek argi dauka “guri dagokionez, gure buruari begiratu behar diogu, guk baitugu goran egoteko giltza”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores