Bera Bera

Select your language

Gaur arratsaldean Bera Berak 2011-2012 denboraldirako aurredenboraldiari hasiera eman dio. Iazko taldetik bajaren bat egon da, eta aurpegi berriak ere ikusi ditugu. Reyes Karrerek 14 jokalarirekin hasi ditu entrenamenduak; horiei harrobiko bi gazte gehitu behar zaizkie, lehen taldearekin aurredenboraldia egingo dutenak. Iaz aldaketa ugari egon eta gero, aurten gipuzkoarrek iazko blokea mantendu dute, hiru fitxaketa berri gehituta. Eli Pinedo batetik, eta Yamiley Rodriguez eta Darly Zoqby atezainak dira oraingoz taldera iritsi direnak. Hala ere, oraindik etorrera gehiago egon daitezke, baina iristen badira, taldeak jada duen mailari hobekuntza bat emango duten jokalariak izango dira. Ez da fitxatzeagatik fitxatuko. Europako arerioa ezagututa, eta ligaren hasiera bueltan izanik (irailaren 9an Kukullagaren kontra), lanean jartzea tokatzen da orain. Hala ere, jokalariak forma onean iritsi dira entrenamenduetara, udaran zaindu egin direla erakutsiz. Plantilla: 2.Dara Carvalho (Pivote) 3.Eider Rubio (Central) 4.Veronica Cuña (Central) 5.Nagore Areizaga (Central) 8.Alba Menendez (Lateral Izq) 9.Anna Punko (Lateral Dch) 12.Darly Zoqby (Portera) 14.Libe Altuna, (Extremo Dch) 16.Yamley Rodriguez (Portera) 17.Eli Pinedo (Extremo Izq) 19.Matxalen Ziarsolo (Extremo Izq) 28.Melinda Berta (Extremo Dch) 30.Anita Campa (Lateral Izq) 75.Bea Fernandez (Lateral Izq) Olatz Ramón (Juvenil) Irantzu Yerobi (Senior)

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores