Bera Bera

Select your language

Hurrengo larunbatean 19:00etan Bera Berak denboraldiko azkenaurreko partidua jokatuko du, Bidebietan ospatuko den azkena. Vicar Goya izango da arerioa, eta era berean lehia zaletuekin Europara bueltatzearen lorpena ospatzeko aukera izango da. Denboraldi bikain baten ostean, Bera Berak pasa den asteburuan lortu zuen azkenean Europan jokatzeko sailkapen matematikoa. Azken hamarkadan ohitura bihurtu zen hori, pasa den urtean ez zen lortu, eta horregatik berriro ere helburua batetzea pozik egoteko arrazoia da. Bera Bera dagokion tokira itzuliko da, honenbestez. Jokalariek lortutakoa oso garrantzitsua da, Gipuzkoan oso klub gutxik lortuko baitute probintziaren eta hiriaren izena Europan goi mailan defenditzea. Horregatik, protagonistek merezi duten txalo zaparrada jaso behar dute larunbatean. Denboraldiko azken hitzordu hau ezin da inola ere galdu, eta festa bat izan behar du. Gaur egun Europan lehiatzea lorpen handia da Bera Bera bezelako talde batentzat, eta horregatik asko baloratu behar da lortutakoa. Taldeak eta zaleek ziur behar bezala ospatzen dutela, garaipena lortu ondoren. Izan ere, gauzak oraindik ez dira bukatu, asko baitago jokoan. 3º sailkatuak Errekopa jokatuko du, eta 4º eta 5ºak EHF kopa. Baina argi, Itxakok Txapeldunen Liga irabazten badu, 3ºak Championsa jokatuko luke, 4ºak Errekopa, eta 5º eta 6º EHF kopa. Honenbestez, bukaera arte dena ematea tokatzen da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores