Bera Bera

Select your language

Pasa den asteburuak oso balantze positiboa utzi zuen partidua izan zuten Bera Beraren taldeentzat. Kadeteek eta jubenilek Gipuzkoako Kopako ibilbidea behar bezala hasi zuten, bi garaipen ederrekin, etorkizunari baikortasunez begiratzeko. Larunbat goizean Egia-Bera Berako jubenilek Pulpo erraz garaitu zuten Egiako kiroldegian. Hasieratik gure neskak partiduaren jabe izan ziren, eta azkeneko emaitzak argi agerian uzten du egindako lan ona: 34-23. Jubenilek lan txukuna egin bazuten, baita kadeteek ere. Bidebietan larunbat arratsaldean jokatutako lehian ikusi zenaren arabera, Bera Berak aukera asko izango ditu Kopa honetan irabazle izateko. Izan ere, ez zuten arazorik izan Aloña Mendi A 27-12ko emaitzarekin garaitzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores