Bera Bera

Select your language

Aurretik dugun asteburua nahiko lasaia izango da Bera Beraren harrobiko taldeentzat. Kadeteek eta jubenilek Gipuzkoako selekzioarekin egongo dira, eta honenbestez infantilek bakarrik edukiko dituzte liga partiduak. Bera Bera Bk larunbatean 9:30etan jokatuko du Elgoibarreko Olaizaga kiroldegian. Casa Astigarraga Elgoibar izango dute arerio. Aurkari zuzena da, sailkapenean Bera Beraren aurretik baita puntu bakar batengatik. Partidua itxia eta lehiatua izatea espero da. Igandean izango da Bera Bera Aren partidua Federopticos Ikus Elgoibarren kontra. Norgehiagoka Bidebietan izango da goizeko 10:00etan. Foru Aldundiaren Txapelketako azken partidua izango da, eta Donostian liderra izango dugu bisitari.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores