Bera Bera

Select your language

Apirileko lehen asteburuak Bera Beraren taldeentzat emaitza bikainak ekarri ditu. Ohorezko Mailakoen garaipen zoragarriaren ostean, harrobiko taldeek ere partidu ederrak jokatu zituzten. Infantiletako bi taldeek garaipena lortu zuten. Bera Berak ez zuen sorpresarik nahi, eta Aiala D 12-16 gainditu zuen. Txikiek Foru Aldundiaren Txapelketan duten ibilbidea hurrengo astean bukatuko dute Elgoibarren kontra. Bera Bera Bk bestalde, pixkanaka goruntza dijoa, eta larunbat honetan 24-23 irabazi zion Ereintzari. Kadeteek bestalde, 2º fase honi era ezin hobean esan zioten agur; Barakaldon sekulako garaipena lortuz. Denboraldi osoan inork ez zuen Bide Onera Zuazoren kantxa irabazi, baina Bera Berak puntuak eraman zituen 19-20 irabazita. Tamalez, finaletatik at geratzen dira puntu bakarragatik, baina honek ez du denboraldi zoragarri bat iluntzen. Aste Santuaren ondoren, Gipuzkoako Kopa jokatuko dute. Kadeteen garaipena bikaina izan bazen, zer esanik ez Egia-Bera Berako jubenilek lortutakoa. Aiala liderra mendean hartu zuten 26-25. Zarauztarrek ibilbide ezin hobea zeramaten, puntu guztiak batuta, baina oraingoan Donostian galdu egin zuten. Horrela, donostiarrek zapore onarekin bukatu dute 2º fasea, eta orain Aste Santuaren ondoren Gipuzkoako Kopa jokatuko dute baita ere. Bukatzeko, tamalez, Bera Beraren seniorrek ezin izan zioten asteburu eder honi jarraipena eman, eta Ereintzarekin 32-21 galdu zuten. Horrela Liga laugarren postuan amaitu dute, eta orain Gipuzkoako Kopa jokatuko dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores