Bera Bera

Select your language

Bi astez jokatu gabe egon eta gero, Bera Berak bihar Bidebietan 19:00etan Eldaren aurka arituko da, aurtengo Kopako txapeldunordea (non donostiarrak kaleratu zituen), eta ligako bigarren sailkatua. Azterketa benetan gogorra, baina baita ilusionantea ere, ligako azken fasea pribilegiozko lekuan hasiko duen Bera Berarentzat. ABF liga azken laurdenean sartzera dijoa. Sei partidu amaitzeko, poza edo nahigabea ekarriko dutenak. Elda, Itxako eta Vicar Bidebietatik pasako dira, ia ezer, eta Elche, Ro Casa eta Saguntori egingo zaie bisita. Oso egutegi gogorra, baina Bera Berak froga gainditu ezkero, hurrengo urtean Europara itzuliko da. Horretarako sekulako aurrera pausoa litzateke bihar Eldari Donostian irabaztea. Talde bikaina da, baina badirudi alakantdarrak azkenaldian ez daudela euren momenturik onenean. Gol bakarragatik irabazi zuten Murtzian eta etxean Leonen aurka galdu zuten ezustean. Hala ere, Bera Beraren entrenatzaile den Reyes Karrere ez da fidatzen “Bigarrenak dira. Nik ez nioka kasurik egingo Leonen aurka gertatutakoari. Egun txarra izan zuten eta gainera Ana Paula ez zegoen bertan, beren taldearentzat oso garrantzitsua dena”. Ana Paula jokalari bikaina hain zuzen, duda da biharko partidurako Eldatik diotenaren arabera, baina Karrere ez da fio “Nik uste Ana Paulak jokatu egingo duela ziur. Iritsi egingo da eta baita jokatu ere. Hala ere Elda ez da bera bakarrik”. Eurengandik nabarmantzen du “euren jokua, benetan zoragarria bere sinpletasunagatik. Hasierako zazpikoa bikaina dute, Patri Alonso bezalako jokalari inteligenteekin. Euren jokuari errentabilitate handia ateratzen diote”. Hala ere, Karrerek bere jokalariei euren buruengan zentratzeko eskatu die, ahal duten mailarik altuena emateko. “Gauzak ohi baino hobeto egin behar ditugu. Oreka klabea izango da. Ez digu ezertarako balio defentsan sendo egotea, erasoan asmatzen ez badugu, eta alderantziz. Horrelako arerio bat aurrean edukita, oso partidu ona egin behar dugu alderdi guztietan”. Partidu honetarako, Alba Menendezen galeraz gain, Bera Berak ere Matxalen Ziarsolo galduko du. Honenbestez, gipuzkoarrak partidu bikaina egitera behartuak daude aurten aurkitu diren bi alditan irabazi dion taldea gainditzeko. Eldan donostiarrek denboraldiko egurrik handiena jaso zuten (40-29), eta Kopan ere alakantdarrak nagusi izan ziren. Bidebietan errebantxa hartu behar zaie. Bera Berak irabazten badu, bigarren postutik bi puntura kokatuko da. Adi beraz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores