Bera Bera

Select your language

Partiduz beteriko udaberria izaten ari da Bera Berarentzat, eta bere jarraipena izango du asteburu honetan, non harrobiko talde guztiek liga partiduak izango dituzten. Infantilekin hasiko gara ohitura moduan, kasu honetan A taldearekin. Larunbatean 11:00etan Zarautzeko Antoniano kiroldegian arituko dira Aiala Dren aurka, euren multzoko azken sailkatua, eta nola edo ahala garaitu behar dena txapeldun izateko borrokan mantentzeko. Ordu bete beranduago, baina Altzako kiroldegian, B taldeak Ereintza jasoko du. Sailkapenean berdinduak, etxean arituko direla aprobetxatuz, irabaztea dute helburu. Larunbat arratsaldean jubenilen eta seniorren txanda izango da. Lehenengoek Donostiako Gaskan jokatuko dute 17:30etan Aialaren aurka. Zarauztarrak euren mailako lider sendoak dira, eta ia ezinezko izango dute Egia-Bera Berako neskek zerbait positiboa ateratzea. Seniorrek bestalde, Errenteriako kiroldegian jokatuko dute 17:30etan baita ere Ereintza arerio izanik. Multzoko talde onenenekin aritu ondoren, samurragoa den arerio batekin irabaztea tokatzen da berriro. Igandean Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, 10:30etan kadeteek aste bukaera itxiko dute Bide Onera Zuazoren kontra. Bera Berak irabazten badu, bizkaitarrak puntu bakarrera geratuko liratezke.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores