Bera Bera

Select your language

Martxoko azken asteburuak bi garaipen eta hiru porrot utzi ditu Bera Beraren harrobiko taldeentzat. Orokorrean, talde guztiak maila onean aritu ziren. Infantiletako A taldeak ez zuen hutsik egin Pulporen kontra, eta horrela Foru Aldundiaren Txapelketa lortzeko borrokan jarraitzen du. Garaipena 10-12 emaitzarekin lortu zuten. B taldeak bestalde, Udarregi 2 liderra ederki asko estutu zuen, baina zoritxarrez, partidu on baten ondoren, puntuek alde egin zuten 13-14 galduta. Emaitzak hala ere, ez du Bera Berak egindako lan ona iluntzen. Kadeteek ere irabazi egin zuten, kasu honetan Usurbilen kontra. 25-18 emaitzarekin garaitu ziren, partidu ona egin eta gero. Jubenilek eta seniorrek ordea, galdu egin zuten. Egia-Bera Bera jubenilari bigarren fase hau gogorra egiten ari zaio, eta Autobuses Juantxu Kukullagarekin galdu zuen 33-24. Seniorrek bestalde, ezin izan zuten ezer egin bigarren sailkatuaren aurka, Usurbil. Arerioa hobea izan zen nabarmen, eta 21-40 irabazi zuen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores