Bera Bera

Select your language

Aste bukaera berria Bera Beraren taldeentzat, pasa den asteburuko emaitza txarrak uzteko aukera berriekin. Ea oraingoan gure neskek pozen bat ematen diguten. Infantiletako bi taldeek larunbat goizean jokatuko dute. Bera Bera B Altzan arituko da 11:00etatik aurrera Udarregi 2 liderraren kontra, lehen fasetik ondo ezagutzen duena. Usurbildarrak ez dira arerio samurra izango. A taldeak 11:45etan jokatuko du Zumaiako Lubaki kiroldegian Pulporen aurka. Garaipenaren bidera itzultzeko arerio aproposa dela dirudi. Larunbat arratsaldean kadete eta jubenilen txanda izango da. Lehenengoek 16:00etan Bidebietan Usurbil jasoko dute, aurreko partiduan jada garaitu zuten taldea. Ea errepikatzea baduten. Jubenilek Etxebarrin jokatuko dute 17:30etan Autobuses Juantxu Kukullaga arerio bezala izanik, euren antzeko maila duena. Bukatzeko, Bera Berako seniorrek igandean 12:00etan Donostiako Gaskan itxiko dute jardunaldia Usurbilen kontra, bigarren sailkatua.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores