Bera Bera

Select your language

Bagenekien aste bukaera honetako partiduak oso zailak izango zirela Bera Berako taldeentzat, eta tamalez pronostiko txarrenak bete egin ziren, eta gure talde guztiek galdu egin zuten. Infantilek ezin izan zuten Leizaran liderraren aurka ustekabea eman, eta 10-14 galdu zuten. Kadeteek ere Ermuarako bisitan ezin izan zuten ezer positiborik lortu, Errotabarri jaun eta jabe izan baitzen. Emaitza 29-17. Egia Bera Berako jubenilek ere arerio berdina izan zuten, eta baita emaitza berdina ere: porrota. Errotabarrik ez du areriorik euren multzoan, eta donostiarrek ezin izan zuten ezer egin. Bukatzeko, seniorrek Portugaleten jokatu zuten igandean, Jarrilleras lider sendoaren kontra. Bizkaitarrak nagusi izan ziren nabarmen, eta Bera Beraren gainetik pasa ziren, 41-19 irabaziz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores